Etxez etxeko garbiketa

Batzuetan, etxebizitzak garbiketa sakona eskatzen digu; horregatik, gure bezeroek GERNIKA GARBIKETAK enpresan konfiantza dute, denbora eta ahalegina aurrezteko helburuarekin.

Garrantzitsua da gure etxebizitzen higiene-baldintzak hobetzea; horregatik, GERNIKA GARBIKETAK enpresak langile kualifikatuak, makineria profesionala eta kalitatezko produktuak jartzen ditu zure eskura, higiezinen higienizazioa bermatzeko.

Etxe partikularren garbiketa puntuala, aldizkakoa edo orokorra eskaintzen dugu eta gure garbiketak guztiz pertsonalizagarriak dira, hau da, zuk zeuk aukeratu ahal izango dituzu etxean garbitu nahi dituzun elementuak:

- Komunak garbitu eta desinfektatu.
- Sukaldea garbitu eta desinfektatu.
- Kristalak edota pertsianak garbitu.
- Egongela, logelak edota eremu komunak garbitu.
- Kanpoaldeko terrazak garbitu.

Aurrekontua behar baduzu, idatz iezaguzu

Ahalik eta arinen erantzungo dizugu. Telefono zenbakia uzten badiguzu deitu egingo dizugu.

Zenbaki hauetara ere deitu ahal diguzu